Nor gara

Ezagutu gaitzazu

Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartea Donostia eta inguruko swing dantzariek 2015ean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Hainbat jardueren bidez Lindy Hop eta Swing familiako dantzak (Charleston, Authentic Jazz, Balboa, Blues, Tap) sustatu eta zabaltzea da gure asmoa, hala nola Jazz klasikoa eta inguruko estiloetako (Ragtime, Dixieland, Swing, Blues, R&B) musika eta dantza hedatzea.

Helburu horrekin, jarduerak antolatzen ditugu, adibidez asteroko dantza sozialak, klandestinoak, jaiak eta Donosti Belle Swing Festibala.

Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu

Zer da Lindy Hop-a?

Lindy Hop-a jatorri afroamerikarreko dantza soziala da, 1943an AEBtan Life aldizkariak “dantza nazionaltzat” hartu zuena.

New York-eko Harlemen aurkitzen den Savoy bezalako lokal mitikoetan hedatu zen Lindy Hop-a 30. hamarkadan, hurbilekoak diren blues, balboa, charleston, shag edo klake, bezalako dantzekin harreman estuan, bertan “Shorty” George Snowden, Frankie Manning edo Whitey’s Lindy Hoppers bezalako dantzariak aritzen zirelarik.

“20. eta 30. urte eroekin” identifikatzen da Lindy Hop-aren estilo alai, dinamiko eta ikusgarria. Gaur egun, hurrengo bideoan ikus dezakezunez, sasoian dago berriz ere, mundu zabaleko hainbat Lindy Hopperren grinari esker.

Bazkide egin zaitez!

Deskontuak eta izen-emate epe aurreratua

Senidetutako elkarteak

Komunitateari lagundu eta erabakiak hartu

Bat egin DLHDKE komunitatearekin!

Elkarteko bazkide egin zaitez eta lagundu gaitzazu Lindy Hop-a Donostian bultzatzen. Komunitatearekin bat egin eta tailer eta jaialdietan deskontuetaz baliatu.

Zer egiten dugu

Donostiako Swing eszena ezagutu nahi? Igandero Antiguoko merkatuan egiten ditugun dantza sozialetan bisitatu gaitzazu, hurbildu zaitez klandestinoren batera (kalean egiten den dantzaldia) edota hasieratik hasi nahi baduzu, klaseetara apunta zaitez! Ikusi gure jardueren egutegia, edo jarrai gaitzazu sare sozialetan @donostilindyhop eta @donostibelleswing, bertan jarduera guztiak publikatzen ditugu eta.

DANTZA SOZIALA MERKATUAN

DANTZA SOZIALA MERKATUAN

Igandetako dantza soziala hau mundu guztiari irekitako jarduera da, eta Donostiako lindy hopperren komunitatearen topagunea.

Etor zaitez dantzatzera, ikasitakoa praktikan jarri eta musikaz disfrutatzera!

Ekitaldi hau zein egunetan izango den jakiteko, kontsulta ezazu gure jardueren egutegia hemen.

Jazzaren nazioarteko eguna ospatzeko festa

Jazzaren nazioarteko eguna ospatzeko festa

Aurten ere egun berezi hau modu ezin hobean ospatuko dugu. Oraingoan CRAZY JAZZERS taldea Larratxo Kultur Etxean izango dugu.
DJ Zapa ere izango dugu gurekin.
Jazzaz gozatzeko aukera aparta!

Donostia Kulturak antolatutako ekitaldia da, guztientzat irekia; beraz, agortu baino lehen eros itzazue zuen sarrerak!!!

https://www.donostiakultura.eus/es/agenda/lindy-hop-2025-abr26

BLUES TAILERRA

BLUES TAILERRA

BLUES ASTEBURUA DONOSTIAN EILA ETA MIGUELEKIN!
Jarraian, maiatzaren 31ko eta ekainaren 1eko astebururako prest duguna azalduko dizugu. Irakur ezazu bukaeraraino! :-)

"Jardueraren paseak" botoian klik eginez gero, zein tailerretara joan nahi duzun aukeratu ahal izango duzu, izena eman eta, plaza posta elektronikoz konfirmatu ondoren, ordainketa egin ahal izango duzu.
Gainera, dantza soziala izango dugu, doakoa eta mundu guztiari irekia, maiatzaren 31n, larunbata, Le Bukowskin ( % 100 bluesa 19:00etatik 22:30era) eta ekainaren 1ean, igandea, Merkatu aretoan (Swing & Blues, tailerraren ondoren, 13:00etatik 15:00etara)

* Gurearekin senidetutako elkarte bateko bazkidea bazara, gogoratu horrela adierazi behar duzule zure gune pribatuan.


MAIATZAK 31, LARUNBATA
TOKIA: MANTEO KIROLDEGIA (Rodil 8 bidea, Donostia)

BLUES DANCE HASTAPENAK (1h)
9:00-10:00
Ezagutu ezazu Blues Dantza, mende bat baino gehiagoko historia duen jatorri afroamerikarreko dantza multzoa. Ikasi ezazu musikaren erritmoarekin, bikotekidearekin eta zure gorputzarekin konektatzen, oinarrizko hiztegi desberdin baten bidez.

FAST JUKIN 'BLUES IDIOM DANCES - CHICAGO TRIPLE vs TEXAS SHUFFLE (2h)
10.10h-12.10h
Ikasi bi dantza horiek, hain ezberdinak baina aldi berean hain dinamikoak, bata Chicago Blues musika estiloarekin eta bestea West-Coast Blues taldearekin. Bidaiatu gurekin Illinoisetik Kaliforniaraino!

CLOSE EMBRACE - SAVOY WALK & SLOW DRAG (2h)
11:30etik 12:30era
Tailer honetan bi Blues Idiom Dances ikusiko ditugu, oso desberdinak, baina Close-Embrace edo posizio itxian oinarrituak. Lehenengoa dinamikoagoa, ibilia, irekiera eta irudi gehiagorekin; bigarrena estatikoagoa, intimoagoa eta zure bikotekidearekin konektatzekoa.

EKAINAK 1, IGANDEA
LEKUA: MERKATUA (Pza. Alfontso XIII .a z/g)

FUNKY & LATIN BLUES RHYTHMS (2h)
11:00-13: 00

2 orduko bloke honetan hain desberdinak diren bi erritmo horien groove aldea landuko dugu. Bluesean integratuta eta beste musika-estilo batzuen eraginpean, mugimenduetan eta gorputz-lanean nola eragiten digun ikusiko dugu.

Donosti Belle Swing Festival

Zatoz Donosti Belle Swing jaialdira! Dantzaz eta pozaz betetako asteburua Donostian. Klaseak nazioarteko irakasleen eskutik, eta talderik onenak zuzenean! Zuretzako tokia badago!

Ez ezazu galdu Donostian swing musika eta dantzaren magiaz gozatzeko aukera hau!

Donosti Belle Swing Festival
Irisgarritasuna
KIT DIGITAL