es/eu

Swing irakasleak Donostian

Ana Mínguez

Yoga instructor one

Ana Minguez: Euskal Herrian Swing dantzetan aitzindari, Gipuzkoan hamabost urte baino gehio daramatza Lindy Hop-a irakasten, gaur egun Kandela eskolan Lindy Hop eta Solo Jazz klaseak ematen dituelarik. Bere ibilaldi profesionalean ikastaro erregularrak eman izan ditu Gasteiz, Bilbo edo Biarritzen, eta hainbat stage internazionaletan Lindy Hop, Solo Jazz & Charleston irakasle izandakoa da ere, hala nola Pariseko Swing Festivalean, 2008an Frankie Manning-en “assistant partner” izan zelarik.

Lindy Hop-arekiko daukan grina eta Donostian Swing komunitate bat sortzeko helburuak bultzatuta, urte hauetan hainbat dantzaldi, jai eta ikastaro antolatu izan ditu; 2016an sortzen den Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkarteak indar honen erreleboa hartzen duelarik.



Larraitz Ugartemendia

Yoga instructor one

Dantza klasiko eta klakeko irakaslea Errenteria Musikalen duela 22 urte. Gaur egun zentru honetan haur eta helduentzako eskolak ematen ditu.Profesionalki Carme Roche-rekin trebatu zen, eta goi mailako ikasketak Madrileko Real Escuela Superior de Arte Dramático y Danza-n burutu zituen. Aldi berean, John O'Brian eta Imperial Society of Teachers of Dancing-en, Madrilen, eta Bartzelonan Luis Méndez, Guillem Alonso, Roser Font, Laia Mollins, Rubén Sánchez eta Sharon Lavi-kin, besteen artean, klakea ikasi zuen. Horrez gain, bizipenetan oinarritutako Psikomotrizidadean másterra dauka (Burgos).