es/eu

Donosti Lindy Hop-ek antolatutako ohiko jarduerak soilik agertzen dira orrialde honetan. Gurekin dantzatzeko beste aukera batzuen berri izateko, gure Facebook-eko orrian jarrai gaitzazu, edo egutegia begiratu!

Swing Merkatuan

Donostia eta inguruko Lindy Hopperrak igandero elkartzen gara, 12:00etatik 14:00etara Antiguoko merkatuan (eliza ondoko eraikin txuria), libreki dantzatzeko edota klasean ikasitakoa praktikatzeko.

Swing dantzari buruz jakin mina sentitzen duen edozein pertsonari irekitako jarduera da hau. Anima zaitez, giro ederra egoten da eta!

Swing en el mercado

Kokapena:

Donosti Belle Swing

2016-ko urriaren 14tik 16ra lehendabiziko swing jaialdia ospatu zen Donostian. Bi jaialdi eta klandestino bat, eta Lindy Hop, Jazz, Blues eta Klake ikastaroak Fabien & Lisa, Ana Mínguez eta Larraitz Ugartemendiaren eskutik. Hurrengo edizioan zu ikustea espero dugu!

Festival Donosti Belle Swing